Hegiak

Zumaiako memoria elkartea

2023ko otsailean sortu zen Hegiak elkartea, estatu indarkeriarekin lotutako salaketa eta aitortza jarduera desberdinak bertan pilatzeko asmoz. Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan eta Xabier Kalparsoro zumaiarren hilketaren 30. urteurrenaren bezperetan sortu zen taldea.

Orain arte Zumaiako tortura kasuen bilketa lanak egin ditugu, baita Xabier Kalparsororen kasuaren inguruko salaketa eta zabalpen lanak ere.

Egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko lan egin nahi dugu, eta, horrekin batera, memoria kolektiboan gure alea jarri.

Jarri gurekin harremanetan: hegiak@anuk.eus

Anuk.eus

Xabier Kalparsorori gertatutakoari buruzuko webdoka

Hegiak memoria elkarteak sortutako anuk.eus webdok-a (dokumental estiloko webgunea) sortu du Espainiako Poliziaren zaintzapean hil zen Xabier Kalparsoro herrikidearen heriotzaren 30. urteurrenean. 30 urteren ondoren oraindik argitu gabe dauden gertaeraren inguruko azalpenak bildu ditu bertan. Webdoka Xabier Kalparsororen hilketaren 30. urteurrenean argitaratu da, irailaren 26an, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta katalanez. Egia ofizialaren faltan, Xabier Kalparsorori gertatutakoa herritarren esku utzi nahi du Hegiak memoria elkarteak.

Anuk.eus webguneak Kalparsororen atxiloketarekin eta heriotzarekin zerikusia duten gertakarien ikuspegi zehatza eskaintzen du: Durangoko atxiloketa eta haren inguruabarrak, hilabete lehenagoko Ertzaintzaren atxiloketa eta bestelakoak. Horrekin batera, Xabi nor zen jasotzen du webguneak, baita 1980ko hamarkadako eta 1990eko hamarkadaren hasierako testuinguru politiko eta sozialaren zenbait zertzelada eman ere.

Pataformak multimedia elementu ugari ditu: argazki pertsonalak, kontakizunak, hemeroteka, garaiko bideoak eta argazkiak, audioak, bibliografia gomendioak… Web plataformak scroll formatua dauka eta estekak eskaintzen ditu informazio garrantzitsu gehiago eskuratzeko.

Lan boluntarioaren emaitza

Egitasmo honen balio erantsia da lan boluntarioz egina dagoela. Webgune hau herritar boluntarioen militantzia eta ekarpenaren emaitza da, bere osotasunean: Dokumentazio lana, webgunearen diseinua eta garapena, dokumentuak aurkeztu dituzten senideen ekarpena, argazkilarien lankidetza, webgunea itzuli dutenen dedikazioa

Proiektu hau komunitatearen indarraren eta memoria historikoa gorde eta sortzeko konpromisoaren erakusle da, beraz.

Webguneari ekarpenak egin nahiz izanez gero, idatzi mezua hegiak@anuk.eus e-mailera.

Nork idatziko du, edo, egingo du, guri gertatutakoari buruzko ipuina, nobela edo filma?

Hegiak