Liburutegia

Askotan galdetu diegu gure buruei nork idatziko ote duen gertatu zaigunaren historia. Bada, ez dira gutxi horretan aritu direnak eta aritzen direnak. Hona hemen Xabier Kalparsororen bizitza eta heriotza, garaiko testuingurua, Estatu indarkeria zein memoria lantzen duten erreportaje, dokumental, saiakera eta nobela sorta.

Ikus-entzunezkoak

Anuken Egia dokumentala
Zumaiako herri ekimena, 2011

Torturak osturiko bizitzak
Egiari zor, 2021

Liburuak: nobela, saiakera, poesia…

¡Secuestrados! 117 días en la encrucijada vasca
Ricardo Zabalza, 1993. Txalaparta. SAIAKERA

1993an gertatu zen Julio Iglesias industria gizonaren bahiketak bahiketa askoren historia ekarri zuen. Lau hilabetean, euskal errealitatearen osagarri guztiak kondentsatu egin ziren. Liburuak garai hartako testuingurua azaltzeaz gain, aste haietako gertaereak bildu eta aztertzen ditu.

Sasian barna
Xabier Makazaga, 2011. Ataramiñe. NOBELA

Hitzaurrea: “Gurutze ez nuen ezagutzen. Bai, ordea, Xabier Kalparsoro zumaiarra, hilzorian zen burkidea. Sasian ezagutu genuen elkar hilabete batzuk lehenago”. Errealitatea eta fikzioa uztartuz osatutako nobela.

Twist
Harkaitz Cano, 2011. Susa. NOBELA

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna.

Barkamena, kondena, tortura. Estatua kontzientzia kontrolatzailea
Joxe Azurmendi, 2012. Elkar. SAIAKERA

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko.

Agurra eta ohorea. Euskal militanteen heriotza kronika
Jokin Urain, 2013. Ataramiñe. KRONIKA LIBURUA

Euskal militante politikoen heriotzak ardatz dituela, hileta-errituez eta doluaz ez ezik estatuek haiengana erakutsi izan duten logika lantzen du liburuak. Kalparsororen kasuaz gain, Txabi Etxebarrieta, Txiki eta Otaegi, Jose Luis Geresta edota Oihane Errazkinen kasuak aipatzen dira, besteak beste.

Jenisjoplin
Uxue Alberdi, 2017. Susa. NOBELA

Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest. Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko. Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano, 2018. Susa. NOBELA

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: Fakirra. Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra…, mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau.

…eta segi aurrera!
Koord. Markel Ormazabal, Irati Sienra, Xabier Iraola, 2019. Txalaparta. SAIAKERA

Ameriketako ipar-mendebaldeko jatorrizko herrien tradizio baten berri eman zuen Eduardo Galeanok. Erretiroa hartzekotan den eltzegileak bere piezarik onena eskaintzen dio gazte hasiberriari. Eta eltzegile gazteak ez du oinordetzan jasotako maisulana gordetzen horri begiratzeko eta miresteko; aitzitik, lurraren kontra lehertzen du, mila puskatan hautsi, puskatxoak jaso eta buztinaz lotzen ditu atzera ere. Uruguaiarra beste itsaso baten ertzetan dabilen arren, kondairak ezin argiago irudikatzen du ezker abertzalearen gazte antolakundeen ezaugarria izan dena.

1979ko maiatzaren 10ean aurkeztu zen jendaurrean Jarrai. Berrogei urte igaro dira ordutik. Jaso, hautsi eta pusketetatik berria sortu. Berrogei urte eta oraino eskutik eskura darabilgu eltzea, igaroaldiak bezainbat moldatze izan dituela. Hori ospatu asmo du liburuak.

Suak pizten direnean
Mikel Soto, 2020. Susa. POEMA LIBURUA

Urtetan editore izan ondoren, bere lehen sorkuntza-lana kaleratu du Mikel Sotok, kontzientzia politikoa iratzartzea, borroka-urteak, atxilotze, tortura eta kartzelaren esperientziak kontatzen dituena, pasioz bezainbateko sintzeridadez, belaunaldi baten ametsak eta porrotak erretratatuz

Arroz urez
Mikel Albisu, Mikel Antza, 2021. Txalaparta. SAIAKERA

Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrera eta amaiera kontatzen zaizkigu saio literario honetan; edo, behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak. Introspekzio ariketa baten bidez, Txabi Etxebarrietarekin hasi eta tia Luzirekin bukatzen du Mikel Antzak idatzi pertsonal hau; tartean, beste hamaika izen esanguratsu, oihartzunezko edo ezezaguni lekua egiten die gure herriaren historian.

Oso latza izan da
Xabier Mendiguren, 2023. Elkar. NOBELA

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. Hilketaren kontra altxatu diren ahotsak gorpua lurperatzearekin batera isildu nahi lituzkete ordenaren zaintzaileek, baina zenbait lagunek isilpeko plana egin dute, hilotz hori hilobitik jaso, hilkutxatik atera eta bere biluztasun lazgarrian argazkiak egiteko, torturaren gordina begien bistan jartzearren, ez ikusiarena egin nahi luketenentzat ere.

Dokumentuak eta monografikoak

Oso latza izan da. La tortura en Euskal Herria
Julen Arzuaga, 2012. Euskal Memoria. MONOGRAFIKOA

Julen Arzuagak koordinatutako Euskal Memoria Fundazioaren monografikoa Euskal Herrian gertatutako tortura kasuen kontaketa jasotzen du. Herriz herri egindako lanaren emaitza da, milaka euskal herritarren sufrimendu eta testigantzak biltzen dituena, torturaren inpunitatea agerian utziz.

Euskadin gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua (1960-2014)
EHU/UPV eta Eusko Jaurlaritza, 2017.

Prentsa eta bestelako
argitalpen interesgarriak

Erreportajea Baleiken
4. znb., 1994. ALDIZKARIA

Xabier Kalparsoro, 20 urteko zauri iluna
Argia, 2013/10/06

‘Anuken egia’ aldizkaria
Herri Ekimena, 2018

Erreportajea:

Aniversario de la muerte de Anuk, el primer caso de guerra sucia que implicó a la Ertzaintza

Hala Bedi, 2021/09/26

Erreportajea: Torturak blaitutako irail hura
Berria, Gotzon Hermosilla, 2023/09/23

Bestelako adierazpenak

‘Mas no importa…’ murala
Kalea Guztiona Da mugimenduaren
89. murala, 2018/09/29

Jarrairen pegatina
“Xabi. Adiorik ez garaipenaren egunean itzuliko haiz”. 1993-1994

Zirrara gara
Oier Gonzalez, 2013. Ataramiñe. POEMA

Ekaitz ziren garai haietan
2008. ABESTIA

Negu Gorriak taldearen keinua
Hipokrisiari Stop! zuzeneko diskorako grabatutako kontzertua Xabier Kalparsorori eskaini zion Negu Gorriak taldeak. 1994/03/01